Bereizi ote liteke gizonezkoek eta emakumezkoek idatziriko literatura? Zuk zer uste duzu? Eman zure iritzia idatziz 300 hitz inguruko artikulu baten bidez HEMENTXE BLOGEAN argitara emateko.
Aurretik testuok irakur ditzazun proposatzen dizut.
Gelan inkesten hainbat alderdi ebaluatu ditugu; oraindik arlo gramatikala geratzen zaigu, ordea. Zer ikasi dugu? Ikasi berri horretatik zer darabilgu zuzen idatzian eta zer ahozkoan? Zer landu behar dugu oraindik pixka bat gehiago? EBALUATZEKO ORRIA
Anima zaitezte eta eman zuen iritzia erantzunetan, horrela denok parte hartu ahal izango dugu. Nor zaren jakin dezagun nahi ez baduzu, jarri gaitzizen edo goitizen bat. Ez digu axola nork dioen, zer pentsatzen dugun baizik. Aurrera
Ez dakit laster urteak izango duen munduko injustizia guztien kontra jarduteko beste egun. Bihar emakumeei eragindako indarkeriaren kontra egitekoa dugu. Mundua aldatzeko ez deritzot gaizki erakundeek parte hartzeari, ez deritzot gaizki politikariek horren kontra borrokatzeko diru-partidaren bat onesterari, ez deritzot gaizki parlamentuetan legeak gogortzeari... baina beste ezeren gainetik geure (bakoitzaren) jarrera aztertzeari deritzot garrantzitsuena, nola jokatzen dugun, nolako ereduak garen. Eta gustura irakurriko nituzke zuen gaiari buruzko iritziak. Plazara itzazue hementxe bertan. Ez esan aukerarik ez duzuenik. Eta idatzi bitartean goza dezazuen eta aldi berean gogoeta egin hona hemen abesti bat.
Ongi etorri guztioi. Ikasturte berri bati ekin behar diogula eta modu atseginean hastekotan lagun bat dakarkizuet.
Gaur gurekin egon den Nicolas Bernieri joan den urtarrilean Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa utzi dizuet hemen. Sakatu eta osorik entzuteko aukera duzue,Nicolas hobeto ezagutze aldera.
Ziur naiz azterketarako "jota fuego" ikasten ari zaretela. Hemen uzten dizkizuet, azken hilabeteetan egin ditugun berridazketa guztien "antologia" bat, berrikus ditzazuen. Berridazketa itemak. Eta amaitutakoan zuzenketak ondo egin dituzuen konprobatzeko.
Gogoratu oso garrantzitsua dela ikasturtean zehar burututako idazlan guztiak berrirakurtzea, norberaren hutsegiteei errepatzea, eta horiek gogoan izatea azterketa egunean. Berrirakurri idazlana azterketa entregatu aurretik!!!
Euskaraz aritu inguruko lagun euskaldun guztiekin, zurrupatu, xurgatu... azken finean horretarako daude lagunak, ezta? Aurrerago harro sentituko dira eurei esker gainditu duzuela sinetsita biziko baitira. Ez ukatu ezer, ez muzinik egin... sinetsi dezatela, - zeuen artean barre batean lehertzen bazarete ere- merezi du lagunei zoriontasun une bat eskaintzea. Ez deritzozue ederra ?
Ezohikoa bada ere gure blogean, gaurkoan gaztelaniaz idatzitako poema eder bat utziko dizuet, nik zinez maite dudana. Adore faltan nagoen bakoitzean, berrirakurtzen dut eta Benedettik Utopiak badirela sinetsarazten dit. Hemen duzue, ea gustuko duzuen:
Cómo voy a creer / dijo el fulano que el mundo se quedó sin utopías
Cómo voy a creer que la esperanza es un olvido o que el placer una tristeza
Cómo voy a creer / dijo el fulano que el universo es una ruina aunque lo sea o que la muerte es el silencio aunque lo sea
Cómo voy a creer que el horizonte es frontera que el mar es nadie que la noche es nada
Cómo voy a creer / dijo el fulano que tu cuerpo mengana no es algo más de lo que palpo o que tu amor ese remoto amor que me destinas no es el desnudo de tus ojos la parsimonia de tus manos
Cómo no voy a creer / mengana austral que sos tan sólo lo que miro acaricio o penetro
Cómo voy a creer / dijo el fulano que la utopía ya no existe si vos / mengana dulce osada / eterna si vos / sos mi utopía
0. Ekarri artikulu labur bat mintza-praktika egiteko klasean. Zeuk aukeratu gaia. Ez prestatu etxean. 1. Osatzeko testua: Diru zakarrak bihotzik ez du. (Fotokopia eskolan) 2. Aukera anitzeko testuak: - Gizakia desagertuko balitz (30-31 or.) - Amazigh euskaldun bat (32-33 or.) 3. Ulermeneko testuak: - Esperantza (61-62 or.) - Lehia bila (62-63 or.) 4. Testak bukatu
5. Idazlana: gaia: KLIMA ALDAKETA Garatu beharreko puntuak: - Egoera - Zergatiak - Ondorioak - Irtenbideak
1. Antzararen bidea, 8. saioa: irakurri eta ariketak egin. 2. Aukera anitzeko testua: Errealitatea irakurtzeko beste modu bat. (24-25 or.) 2. Irakurriaren ulermena: Gezur berriak (55 or.) eta Proiektua lurperatu ezinik (56 or.) 3. Berridatzitako testua osatu: Krisialdiari aurre egiteko ez dakite zer egin. (fotokopia) 4. Testak 81-90 5. Idazlana: Izenburua "Irakurtzea" Jorratu beharreko puntuak: - Plazera nahiz beharra. - Joera desberdinak: adinaren, sexuaren... arabera? - Lehiakideak agertu zaizkio. - Etorkizuna
Datorren asteazkenean, hilak 22, goizeko 10:30ean Historia eta Filologia Fakultateko Gradu Aretoan hitzaldi interesgarria izango da. Izenburua: Oroimenaren ura Hizlaria: Iñigo Aranbarri Bere azken nobela, Zulo bat uretan, abiapuntu hartuta literatura hizpide izango duelakoan nago. Libre bazaude gerturatu zaitez. Bere jarduna entzun ondoren, ez dut zalantzarik irakurriko duzula. Dena dela, eta joaterik ez baduzu, hona hemen kritika natzuk.
Oporretan proposatzen nizuen liburuetako batek, Kirmen Uriberenak, hain zuzen ere, saria jaso du. Gehiago jakin nahi baduzue jo ezazue Berriako artikulura. Gomendagarria da, benetan. Ikus dezakezuenez, ez da nire iritzi soila, bat datoz hainbat kritikari nirekin. Dena dela, eta denok ados egon ezin garenez, hemen duzue bestelako kritika bat. Izan ere inoiz ez da erraza etxean kuttun izatea, hala dio esaera zaharrak, eta ez zaio arrazoirik falta. Animatu eta irakurri, horrela zuk zeuk erabakiko duzu nortzuekin zauden.
Hona hemen proposamen batzuk, aukera ezazu gustukoena duzuna eta ekin. Habitat Katixa Agirre Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren
eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza. Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen duen ustezko independentzia horren peskizan.
«Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik…»
Bilbao-New York-Bilbao Kirmen Uribe Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz. Elkarrizketa eta lehen atala
Ispiluaren Kalteak Edorta Jimenez
Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon-emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan.
Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak. Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak… Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena. Idazle gazteentzakoIgartza bekan akzesita lortu eta haren laguntzaz plazaratu du Irati Jimenezek bere lehen eleberri luzea, idazkera eder eta sendoz fikzioaren magia berreskuratzen diguna, maiteminduen ipuinak eta ipuinekin maitemintzea.
Zinea eta literatura. Begiaren ajeak
Harkaitz Cano
Harkaitz Canok muinetaraino sartu die bere bisturi zorrotza eta bien artean daudekeen harremanez, kontraesanez eta loturez hitz egiten digu, zorrotz eta argi, bere idazle ofizioaren talaiatik beti ere.
1. Irakurri eta egin Antzararen bidea eleberriaren 4. saioari dagozkion pasarte eta ariketak. 2. Idazlanak koadernotxoan: irakurri testu osoaren kohesioa, kontraesanak eta Maialen Lujanbioren artikulua, eta egin 15. ariketa. 3. Zeuen idazlanean egin dituzuen hutsegiteak zuzendu. 4. Ez ahaztu "Hizkuntzaren sorrera" artikulua, klasean egin duzuena, niri bidaltzea.
Aurreko astean astirik izan ez baduzue Patxi Zubizarretak idatzitako artikuluari egin diogun berridazketa osatzeko. Ez galdu aukera. Jo testura eta saiatu hutsune guztiak betetzen.
Idazlana aurrera ateratzeko izerdiak bota ondoren, azkenean ailegatu gara amaierara, ez dezagun hain ederto zihoan artikulua hondatu. Ez unatu erabat, utzi kalipu amiñi bat bukaerarako. Hemen dituzue adibide batzuk ezen ez ereduak, idaztean ezinezkoa baita kalkoa ezarri eta gainean arkatza pasatzea. Ez dira, jakina, "filosofoaren harria", lagungarri bazaizkizue, hala ere, balizkotzat joko ditugu. Lau motatako adibideak ekartzen saiatu gara, batzuetan oso zaila bada ere horrelako bereizketa argiak egitea. Homa hemen, bada:
Gogoan duzue, ezta? Astelehen eta asteartean idazlana eta "berridatzitako testua osatu" egingo ditugu. Horretarako 90 minutu izango dituzue. Asteazken eta ostegunean ulermen ariketak ditugu, hiru testu idatzi eta bi entzungai.(130 minutu inguru) Praktika dezazuen, hemen dituzue bi testu. Honez gain, ez ahaztu konparaziozko berridazketak bukatzea.
Adizkera alokutiboaz aritu garela, entzun iezaiezu horretaz gehien dakitenei, darabiltenei, hain zuzen ere. Haiek hainbat bitxikeria kontatzen dituzte honen gainean ez ezik beste hamaika gairen gainean ere. Jo ezazu alboan duzun interesguneetako "Euskal Herriko hizkerak" web-orrira, behin han zaudela, klikatu gaiak dioen tokian, gero idatzi "hika", edo nahi duzuna eta ikusiko duzu zenbat ikasiko duzun. Gainera parada izango duzu jendea bere euskalkian aditzeko.
Badakit irrikan zaudetela ikaskide guztiek idatzi dituzten erreportajeak irakurtzeko, baina ezinezkoa zaidanez denak hemen jartzea, hona hemen nik neuk hautatutakoak, zuen bi ikaskiderenak biak ere. Izaskun eta Blanca dira egileak. Aurrera, irakurri eta emango diezu zeuen iritzia.
NORBERAK NAHI DUENEAN EGITEKOAK: 1. Blogean bertan, beherago dagoen power point batean agertzen dira taldeko ikaskideok aukeratu dituzuen margolan kuttunak. Egin idatziz 19. orrialdean (Mende berrirako ipuinak izeneko koadernotxoan) ahoz egiteko proposatzen zaizun ariketa margolanotan oinarrituta.
3. Joseba Sarrionandia hizpide hitzaldia entzun (blogean bertan, beherago duzu, zazpi zatitan), apunteak hartu eta laburpen bat egin idatziz.
ASTELEHENERAKO edo ASTEARTERAKO
1. Aukera anitzeko testuak eta irakurriaren ulermena koadernotxoko 1,2, 36, 39 orrialdeak. Hauek iritzi-artikuluen ordez egingo ditugu. Berriako iritzi artikuluen irakurketa asteazkenetarako utziko dugu bakarrik.
Datorren astean Joseba Sarrionandiari buruz arituko gara. Entzun ezazu Aitzpea Azkorbebeitiak eta Gerardo Markuletak Bilbo Zaharra euskaltegian emandako hitzaldia. Har itzazu apunteak eta egizu laburpen bat. Zazpi zatitan dago youtuben, ia zuzenean egon izan bazina bezala jarraitu ahal izango duzu hitzaldia. Aurrera!
1. Irakurri Ixiar Rozasen Korronteak. Konparatzeko erabiltzen dituen egiturak bilatu. 2. Mujika Iraolaren Errusieraz artikulua idatzi eta galderei erantzun. 2. Idazlana. Idatzi erreportaje kritikoa Iruña-Veleian gertatutakoari buruz. Horretarako jarraitu Heroi eroria erreportajearen egitura bera eta aprobetxatu, bertan, iruzurren inguruan, agertzen den hiztegia. Informazioa jasotzeko jo hurrengo guneetara: ETBk jaso zuen adituen bertsioa, eta Eliseo Gilena, gainera Joseba Lakarrari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa. 4. Ez ahaztu Berriako igandeko iritzi artikuluak irakurtzea.
Beno, eta hau guztia egin ondoren ez ahaztu oso ondo pasatzea. Asteburu ona izan!!!
Eskolan Igor Urrutikoetxea LABeko nazioarteko idazkariari egindako elkarrizketaren pasarte bat entzuteko parada izan genuen. Zoaz, orain, Info 7ra, bertan dokumentua osorik duzu, beraz informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Gerta liteke mugituta egotea, izan ere eguneratzen duten heinean atzerago egongo da. Horretarako orrialdearen behe aldean, ezkerrean, "aurrekoak" dioen tokian sakatu eta atzeraka joan, hurrengo izenburua aurkitu arte: LAB: "65 orduen zuzentarauak lan harremanetan mende bateko atzerapena ekarriko du"
Gezurrak gora eta gezurrak behera ari ginela, hara non topo egin nuen Karmele Jaiok Noticias de Alavan argitaratutako Egia izenburuko artikuluarekin. Jakina, inolako ezbairik gabe ekin nion irakurtzeari. Hemen uzten dizuet, irakurri eta gogoeta egin dezazuen. Esango didazue, gero, zer deritzozuen.
Hemen dituzue zuentzat ederrenak edo interesgarrienak diren margolanak. Orain, denak ikusita, bakarrik geratzen zaigu, euren arteko konparazioak egitea. Erabili behar duguna zera da: ona, txarrra, hobea, okerragoa, onena/hoberena, okerrena, ondo /ongi, hobeto/hobeki, ondoen/ongien/hobekien... (Ikus Mende berrirako ipuinak liburuari buruzko lanketa koadernotxoan 19. orrialdean) Egin itzazu esaldiak eta eskolara ekarri. Talde bakoitzak bereak ditu, jakina.