Habitat
Katixa Agirre
Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziareneremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da
etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak.
Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.
Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain
zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita
deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen
duen ustezko independentzia horren peskizan.
Elkarrizketaetxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak.
Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.
Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain
zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita
deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen
duen ustezko independentzia horren peskizan.
Zazpi etxe Frantzian
Bernardo Atxaga

«Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik…»
Bilbao-New York-Bilbao
Kirmen Uribe


Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.Elkarrizketa eta lehen atala
Ispiluaren Kalteak
Edorta Jimenez
Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon-emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan.Kritika
Pasarte bat
Nora ez dakizun hori
Irati Jimenez

Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak. Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak… Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.
Idazle gazteentzako Igartza bekan akzesita lortu eta haren laguntzaz plazaratu du Irati Jimenezek bere lehen eleberri luzea, idazkera eder eta sendoz fikzioaren magia berreskuratzen diguna, maiteminduen ipuinak eta ipuinekin maitemintzea.
Zinea eta literatura. Begiaren ajeak
Harkaitz Cano

Harkaitz Canok muinetaraino sartu die bere bisturi zorrotza eta bien artean daudekeen harremanez, kontraesanez eta loturez hitz egiten digu, zorrotz eta argi, bere idazle ofizioaren talaiatik beti ere.
Kritika

No hay comentarios:
Publicar un comentario