ir arriba

2009-11-24

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Ez dakit laster urteak izango duen munduko injustizia guztien kontra jarduteko beste egun. Bihar emakumeei eragindako indarkeriaren kontra egitekoa dugu.
Mundua aldatzeko ez deritzot gaizki erakundeek parte hartzeari, ez deritzot gaizki politikariek horren kontra borrokatzeko diru-partidaren bat onesterari, ez deritzot gaizki parlamentuetan legeak gogortzeari... baina beste ezeren gainetik geure (bakoitzaren) jarrera aztertzeari deritzot garrantzitsuena, nola jokatzen dugun, nolako ereduak garen.
Eta gustura irakurriko nituzke zuen gaiari buruzko iritziak. Plazara itzazue hementxe bertan. Ez esan aukerarik ez duzuenik.
Eta idatzi bitartean goza dezazuen eta aldi berean gogoeta egin hona hemen abesti bat.


No hay comentarios: