NORBERAK NAHI DUENEAN EGITEKOAK:
1. Blogean bertan, beherago dagoen power point batean agertzen dira taldeko ikaskideok aukeratu dituzuen margolan kuttunak. Egin idatziz 19. orrialdean (Mende berrirako ipuinak izeneko koadernotxoan) ahoz egiteko proposatzen zaizun ariketa margolanotan oinarrituta.
2. Ixiar Rozasen Korronteak ipuinaren laburpena. Egindakoan (ez aurretik) irakurri eredua (Mende berrirako ipuinak, 31 orrialdean).
3. Joseba Sarrionandia hizpide hitzaldia entzun (blogean bertan, beherago duzu, zazpi zatitan), apunteak hartu eta laburpen bat egin idatziz.
ASTELEHENERAKO edo ASTEARTERAKO
1. Aukera anitzeko testuak eta irakurriaren ulermena koadernotxoko 1,2, 36, 39 orrialdeak.
Hauek iritzi-artikuluen ordez egingo ditugu. Berriako iritzi artikuluen irakurketa asteazkenetarako utziko dugu bakarrik.
2. Joseba Sarrionandiaren ipuinak irakurri.
2009-01-21
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario