ir arriba

2010-12-05

XABIER LETEREN OROIMENEAN

Hala zioen berak "Egunsentiaren esku izoztuak" liburuan, emaztea galdu berri zuela:

Udazkenean, errainu bat itzaltzen da
oroitzapenen lurraldean,
desagertuen zantzu esankorrak
errelatoen desziurrean,
hitz hunkituak haizetara
eta desegiten doazen irudiak
zorion galduaren paisaia urrunetan,
izan zen, izan ginen
galdu genuen iraun nahiaren dema
eta desira izugarri hartan joan ziren
bizitza apalaren zatiak...
kontu ematearen azken orduak hots dagi
hots dagi eta dohainen liburua hutsik dago;
hutsik dago guretzat, zuretzat, ororentzat.


Euskal kulturaren zutabe, poeta sakona... bera joan zaigu, baina bere gogoetak olerki ederrez jantziak betiko ditugu, haien artean asko musikatuak. Euskal kulturaren sustatzaile porrokatua: beste euskal olerkari handi zenbaiten lanak ezagutarazten aritua, besteak beste Lizardi.

Hemen uzten dizkizuet bi poema-abesti, bata Lizardirena, Xabier Letek kantatua, bestea Xalbadorren omenez sortu zuena, zein baino zein ederragoak.

Gure omenaldi txikia Xabier Leteri.





No hay comentarios: