
Gogoan duzue hurrengo asterako antologiako lehen ipuina irakurtzekotan geratu ginela, ezta? Hala ere, zuetako batzuek aipatu didate liburua agortua dela eta hamabost bat egun itxaron beharra dugula eskuratzeko. Nik, ordea, aurrera egitea proposatzen dizuet; izan ere hemen sakatuz gero ipuinaren erdia inguru irakurtzeko parada izango duzue: erdarazko bertsioa agertuz gero edo beste ipuinen bat, aukera ezazue goian hizkuntzen artean euskara. Beste aukera bat duzue helbide honetara jotzea: http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/obrak/atxaga eta euskara aukeratzea goian, hizkuntzetan. Irakur ezazue zati hori, eta irudimena lanean jarrita asma ezazue jarraipena eta amaiera.
Liburua lortu dutenek esango digute zenbat gerturatu edo urrundu garen Atxagak emandako bukaeratik. Ez egin tranparik, ez galdetu dakitenei.
Ez ahaztu, bestalde, paragrafo bat aukeratzea, gelan emango dizkiguzu zure hautuaren arrazoiak.

1 comentario:
esteka sakatuz gero, gastelerako orri batera doa, eta ez da agertzen inon "Teresa Poverina mia" ipuina. Hori irakurri behar dugu?
Publicar un comentario