ir arriba

2010-12-05

XABIER LETEREN OROIMENEAN

Hala zioen berak "Egunsentiaren esku izoztuak" liburuan, emaztea galdu berri zuela:

Udazkenean, errainu bat itzaltzen da
oroitzapenen lurraldean,
desagertuen zantzu esankorrak
errelatoen desziurrean,
hitz hunkituak haizetara
eta desegiten doazen irudiak
zorion galduaren paisaia urrunetan,
izan zen, izan ginen
galdu genuen iraun nahiaren dema
eta desira izugarri hartan joan ziren
bizitza apalaren zatiak...
kontu ematearen azken orduak hots dagi
hots dagi eta dohainen liburua hutsik dago;
hutsik dago guretzat, zuretzat, ororentzat.


Euskal kulturaren zutabe, poeta sakona... bera joan zaigu, baina bere gogoetak olerki ederrez jantziak betiko ditugu, haien artean asko musikatuak. Euskal kulturaren sustatzaile porrokatua: beste euskal olerkari handi zenbaiten lanak ezagutarazten aritua, besteak beste Lizardi.

Hemen uzten dizkizuet bi poema-abesti, bata Lizardirena, Xabier Letek kantatua, bestea Xalbadorren omenez sortu zuena, zein baino zein ederragoak.

Gure omenaldi txikia Xabier Leteri.





2010-11-23

EZ UMERIK JO- LEHEN ADIBIDEA HOBETZEKO PROPOSAMENAK


Apunteetako 10. orrialdeko 1. adibideari egindako zuzenketa proposamen batzuk dituzue hauek, gelan ikusi genituenak. Baina zuetako batzuek eskatuta hemen jartzea erabaki dut .
Kontuan izan xedea, ezer baino lehen, ulergarria izatea dela; jende asko, tartean jakintsu, sasijakintsu edo beren burua jakituntzat duten zenbait, ideiak gero eta ilunago adierazten saiatzen diren arren.

2010-11-21

LIBURUAREN ERRESEINA

Erreseina egiteko agian ondo etorriko zaizkizue hemen utzi dizkizuedan apunte eta adibideok.

HAREN-BERAREN-BERE

Nahasmendua argitze aldera utzi dizkizuet apunteok, batek baino gehiagok kontrakoa iritziko badio ere.

2010-11-17

TXOSTENA: gizonezko eta emakumezko literatura

Zuetako batzuek eskatuta hemen duzue klasean gai honen inguruan landutako unitatea. Bertan lau testuak eta txostena egiteko baliabide batzuk ere aurkituko dituzue.

2010-11-14

AHOZKOTASUNA

Gelan sarri aipatu izan dugu ahozkotasunaren garrantzia, baita erregistroak bereizi beharra ere. Hori ilustratze aldera hemen duzue Joxerra Garziak 2008an Getxo Linguaen emandako hitzaldi baten pasarte bat. 15 minutu baino ez ditu, ikus ezazue eta emango didazue zuen iritzia.


2010-11-11

ZER IRAKURRI?

Ipuin antologia berrargitaratzen duten bitartean aukera ezazu hohano zerrenda honetako liburu bat, irakurri eta erreseina prestatu. Hori guztia egiteko Eguberrietako oporretatik bueltan etorri arteko tartea duzu. Ondo aukeratu eta gozatu!!!
Istorioaren nondik norakoak edo liburuaren beste ezaugarriren bat ezagutu nahi izanez gero, erraza duzue, google bilatzailean izenburua idaztea baino ez duzue, eta informazio guztia eskura izango duzue.

2010-11-08

GIZONEZKO LITERATURA VERSUS EMAKUMEZKO LITERATURA?

Aurreko astean Arantxa Iturberen ipuin pare bat irakurri genuen eta oraingo honetan Iban Zalduaren beste pare bat. Ipuin horiek aintzat hartuta, zuek esango zenukete izenburukoa bezalako bereizketarik egiterik badagoela?
Urrian Berriak astero argitaratzen duen "Hirudia" literaturari buruzko iritzi-zutabean gai honi buruzko tira-bira antzeko bat sortu zen zutabe hori sinatzen duten hiru artikulugileen artean, Irati Jimenez, Iratxe Retolaza eta Iban Zalduaren artean alegia.

Atalka utziko dizuet hemen, argitaratu ziren ordenan: 1, 2, 3, 4, 5, 6.

Datorren astean gelara eramango dugunez gaia, agian ondo etorriko zaizue irakurtzea, gogoeta egiten laguntzeko, eta nor bere ideiak eta argudioak argi dituela iritsi dadin sortu nahi dugun solasaldira.

2010-11-03

ZARATA. Sarrera motak eta tesiak.

Idazlanari buruzko hainbat iruzkin aurkituko dituzu hemen sakatuz gero.

ARAZOAREN 8/9RAKO IPUINAK

Libururik gabe jarraitzen duzuenez hainbatek, liburuko ordenari jarraitu beharrean, azken ipuinetarainoko jauzia egingo dugu eta Iban Zalduarenak irakurriko ditugu. Hemen osorik dauzkazue.
Ea datorren asterako lortzen dugun denok izatea.

2010-10-29

Iztueta hizkuntza ikasle

Zuetako batzuk, klaseak hasita gero heldu zinetela eta, baten batek eskatu dit jartzeko hemen Iztuetak frantsesa nola ikasi zuen eta bestelako gorabeherak kontatzen dituen grabazioa.
Biak utzi dizkizuet, klasera etortzerik izan ez baduzue, aukera izan dezazuen entzuteko.
"C1 Hasierako ebaluazioa" izena duten fotokopietan 4. or.ean, 5. ariketan, aurkituko dituzue galderak.

Josu Iztueta frantses ikasle:

Get this widget | Track details | eSnips Social DNA


Josu Iztueta eta hizkuntzak:
Get this widget | Track details | eSnips Social DNA

INFORMAZIOA LABURTZEKO ETA BILTZEKO BALIABIDEAK

Gelan, taldeka, dakizkizuen hizkuntzen ikaste prozesuaz jardun zenuten. Gogoeta horiek idatziz bildu behar dituzue, orain. Hemen duzue lana bideratetzeko lagungarri gerta dakizkizukeen hainbat baliabide.


Lana bakarrik ez, oparitxo bat ere jarri dizuet.
Sasoi ezin hobea udazkena ibilaldi bat egiteko, ez zaizue iruditzen? Honako hau egin nuen duela urte batzuk, udazkenean. Burgosko iparraldean, Ebroren arroilako makaldi bat duzue "soineko horiz jantzia" Benito Lertxundi erdi-parafraseatuz.

2010-10-28

Azaroaren 2-3rako ipuinak



Inprimategiren bat lanez gainezka egon bide da, ez baitiote guk aukeratu ipuin liburuaren kopia berriei ekiten. Eragozpenen bat edo beste eragiten badigute ere, guk ez dugu amore emango, goiari eutsi eta aurrera egingo dugu.

Aste honetan ordena aldaketa bat proposatzen dizuet, liburuaren arabera zegokigun ipuinaren ordez Arantxa Iturberen biak irakurriko ditugu: Maria eta Jose, eta Pañuelo gorria. Hemen duzue libururik lortu ez duzuenok.

2010-10-24

HIZKUNTZA IDATZIA versus AHOZKOA

Hemen uzten dizuet nire ustez oso hausnerketa interesgarria gai honen gainean, Andu Lertxundik argitaratua, Berriako bere blogean, atzo, urriak 23. Jarri dion izenburua ere polita da: Mingaina dantzan. Irakur ezazue eta esango didazue zer deritzozuen.

2010-10-21

URRIAREN 25-26rako IPUINA


Aurreko asteetan bezala, oraingoan ere hemen uzten dizuet esteka bat ipuina irakur dezazuen. Oraingoan ez daukazue zertan asmatu amaiera, osorik baitago.Edozelan ere, ez ahaztu pasartetxo bat aukeratzea.

2010-10-13

HITZ ZAHARRAK BERRITZEN


Nola deitzen diozue zuek ordenagailuan sartu eta bertako informazioa zurrupatzen duen tramankulotxoari; informazioa batera eta bestera eramateko balio duen horri? Esan nizuen bada, ekar zenezatela zuen pasadizoa grabatutakoan zuek gordetzeko... Bada, horixe bera.
Ez dakizuela... bada entzun, orduan, nola deitzen zaion Araban.

Datorren asterako ipuina


Aste honetan ere aurrekoan bezala jokatuko dugu. Libururik lortu ez duzuenok sakatu hemen (aukeratu euskara goian, erdaraz agertzen bazaizue) eta aurkituko duzue Harkaitz Canoren Koltxoia ipuinaren zati bat. Asmatu amaiera eta hautatu pasarte labur bat.

2010-10-07

PASADIZOA KONTATZEN


Ez kezkatu pasadizoa kontatu behar duzuela eta. Hemen sakatu eta aurkituko dituzue agian erabilgarriak gerta dakizkizuekeen hainbat esapide, esamolde eta bestalako baliabide zuen lana leuntzeko eta ez dadin sofrikarioa izan gozamenerako bidea baizik.
Zubi ederra izan dezazuela denok eta indarberrituta etor zaiteztela.

2010-10-06

HURRENGO EGUNERAKO IPUINA


Gogoan duzue hurrengo asterako antologiako lehen ipuina irakurtzekotan geratu ginela, ezta? Hala ere, zuetako batzuek aipatu didate liburua agortua dela eta hamabost bat egun itxaron beharra dugula eskuratzeko. Nik, ordea, aurrera egitea proposatzen dizuet; izan ere hemen sakatuz gero ipuinaren erdia inguru irakurtzeko parada izango duzue: erdarazko bertsioa agertuz gero edo beste ipuinen bat, aukera ezazue goian hizkuntzen artean euskara. Beste aukera bat duzue helbide honetara jotzea: http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/obrak/atxaga eta euskara aukeratzea goian, hizkuntzetan. Irakur ezazue zati hori, eta irudimena lanean jarrita asma ezazue jarraipena eta amaiera.
Liburua lortu dutenek esango digute zenbat gerturatu edo urrundu garen Atxagak emandako bukaeratik. Ez egin tranparik, ez galdetu dakitenei.
Ez ahaztu, bestalde, paragrafo bat aukeratzea, gelan emango dizkiguzu zure hautuaren arrazoiak.

2010-09-29

ONGI ETORRI


Ikasturte berriari ekin diogu, udazkenean sartu berri gara, baina oraindik ez dugu uda erabat ahaztu. Ondoko hau duzue nik oporretan ezagutu dudan paraje zoragarri bat.
Bestalde, blogean lehen aldiz sartu zaretenoi, bertan ikur gisa jarrita dugun eguzkilore galantari errepara diezaiozuela eskatu behar dizuet. Gure mendietako lore eder hau gerturatu nahi izan dugu leiho birtual honetara, eta aldi berean, ikasgelara ere, gure baikortasuna ernetzen lagun diezagun eta asmo eta gogo txar guztiak uxatzen.

Hemen utziko dizkizuet gelan aipatutako estrategiak eta Hizkuntzen Portfoliaren Biografiaren atala, ikasturtean zehar beti gogoan izan dezazuen.


IDAZLANA. Dakizkizuen hizkuntzen ikasketen prozesua eta izandako gorabeherak kontatu, baita ikastera bultzatu zintuzten arrazoiak ere azaldu.

Hemen uzten dizuet, bestalde, aurkezpen formala egiten lagun diezazuekeen eredua.

2010-04-20

BERRIDAZKETAK

Hemen uzten dizuet entretenimendu pixka bat. Gaur eskolan egingo ditugu, baina gerturatzeko paradarik ez bazenute, ez zenukete aitzakiarik ez egiteko.
BERRIDAZKETAK.

2010-04-13

ZEIN DA TESTUAREN MAMIA?


Oraingoan Diego Martiartuk Goienkarian 2010eko martxoaren 17an argitaratutako artikulu bat dakarkizuet. Irakurri ostegunerako eta erabaki zein den artikuluaren tesia. GAUZAK AURPEGIRA.

2010-03-30

OPORRETAN ERE EGIN LANA SENDO



Zer, ostiraleko afariak ajerik utzi al zuen? Bereziki larunbatean lanera joan behar izan zenutenoi galdetzen dizuet.
Afaria, primerakoa, tokia paregabea, eta konpania ezin hobea. Lastima etorri ezin izan zinetenok... hurrengoan beharko du.
Mila esker ideia izan zenutenoi eta Joseri bere elkarteko ateak ireki zizkigulako.

Eta Aste Santuko oporrei begira, bada, behar bezala ospatu eta gero hemen uzten dizuet entretenigarri gisa lantxoren bat edo beste. Ekin gogoz!!

1. Idatzi iritzi artikulu bat eskolako aldizkarirako. (300 hitz)



Gaia: "Etxebizitza: eskubidea ala luxua?
Jorratu beharreko puntuak:
- Azken urteotako joera.
- Gaur egungo egoera.
- Etorkizunari begira aurreikus litekeena.
- Irtenbideak.


Informazioa lortu nahi izanez gero hurrengo artikuluetara jo dezakezu, edo beste hamaikara, izan ere gaia denon ahotan da aspaldidanik.
- Elkartzen-en arrangurak.
- Hirigintza- etxegintza.
- Gazteak eta etxebizitza.
- Euskal Herriko etxebizitzaren egoera.



2. Testuak:
- Gizakia desagertuko balitz. (20-21 or.)
- Gezur berriak. (40 or.)
- Proiektua lurperatu ezinik. (41 or.)
- Udazkeneko tronua (72-73 or.)

3. Idazlanen fotokopia multzoan: Osagarriak (41...48 or.)

ONDO PASA ETA KONTATU BUELTAN.

2010-03-22

ZORROZTU ARKATZAK ETA HASI IDAZTEN


Hemen dituzue bi gai, ostegunean klasean proposatu genituenak idazgai gisa:

1. OPORRETARAKO ETXE TRUKEA
Eskaini zure etxea interneten oporretan trukatzeko.
Jorratu beharreko gaiak:
- etxea
- auzoa, herria edo hiria
- inguruak, aukerak
- egunak
- nora joateko asmoa
- zenbat lagun
- ezagutzen dituzun hizkuntzak

2. "Dantzara dei", Lertxundik bere blogean argitaratutako artikuluaren haritik, idatzi iritzi-artikulu bat eskolako aldizkarirako.
Izenburua: HIZKUNTZAK
Jorratu beharreko gaiak:
- Globalizazioa eta hizkuntzak
- Ingelesaren nagusitasuna
- Eremu urriko hizkuntzen egoera
- Etorkizuna

Beste artikulu bat ostegunerako


Oraingoan umilazioa du izenburu aukeratu dizuedan Lertxundiren artikuluak, eta martxoaren 18an argitaratu zuen bere blogean.

2010-03-16

Artikuluak ulertu nahian



Anjel Lertxundik martxoaren 14an Berriako paperezko edizioan Ekitaldi garrantzitsuak izenburupean argitaratutako artikulua duzue lehenengoa, hilaren 12an argitaratua bigarrena Buruak ere erretiro? izenburua duena. Biak ala biak berridatzita dituzue zuek noiz osatuko. -Artikuluak- / - Zuzenketa posible batzuk.

2010-03-09

TESIAREN BILA 2


Hemen duzue ostegunerako artikulua. ORDAINETAN Anjel Lertxundik bere blogean hilaren 4an argitaratu zuena.

2010-03-02

TESIAREN BILA


Hemen duzue Anjel Lertxundik otsailaren 26an bere blogean idatzitako artikulua. GORDEAN du izenburua. Zergatik ote?
Irakur ezazu eta bilatu artikuluaren tesia. Klasean komentatuko dugu datorren ostegunean. Segi, bada.

2010-02-21

ERRETZEA


Idazlanari buruzko hainbat iradokizun.

2010-02-09

DASTATZE LANA



Dastatze lana amaitutakoan gure iritziak eta ondorioak idatzi behar izan genituen. Hori nekagarriagoa egin bazitzaigun ere nahiko ondo taxutu genuen. Badira, hala ere, hobetu daitezkeen hainbat alderdi. Hemen ditugu zenbait.

2010-02-05

DATORREN ASTEAN AZTERKETA PROBA BAT

Hori dela eta saio batzuk egitea komeni zaizu. Jo ezazu HEOetako web-orrira, bertan eredu bat daukazu. Asko ikasi.

ZER OTE DA USAIN GOXO HORI?



Sartu poteetan usain ematen duten produktuak. Gero estali ondo potea, barrukoa ikus ez dadin. Ireki goiko estalkia pixkatxo bat, sudurra sartzeko lain ozta-ozta. Galdetu lagunei, seme-alabei... zeren usaina sumatzen duten. Eta euskara jorratzeko jarri baldintza moduan hurrengo egitura hauek erabil ditzatela.
Ondo pasa eta asko ikasi.

SUDUR FINAK GARA BENETAN


Gero esango dute usaimena neurri handi batean galdua dugula gizakiok. Ez da gure kasua, ez horixe, gure trebezia argi baino argiago geratu da gelan egindako proban, ezta hala?
Hemen uzten dizuet zuzenketen orria, bistadizo bat eman nahi badiozue.

2010-01-19

EMAKUMEEN LITERATURA BA OTE?




Gogoan duzue horri buruzko iritziak hemen, blogean jartzekotan ginela; bada hen duzue Naiarena, bera izan da bakarra bidali didana. Animatu besteok ere.



BA AL DA EMAKUMEEN LITERATURA?

Historian zehar gizonak bizitzako arlo guztietan gailendu dira, literatura ere beren esku egon da. Orain dela gutxi arte, idazle gehienak gizonak ziren, eta horrez gain gizonentzako literatura idazten zuten. Bestalde, hainbat emakumek idatzi bazuten ere, emakumeen literatura XX. mendetik aurrera garatu da benetan. Hortik aurrera, emakumeek garrantzi handia hartu dute, literaturan ez ezik, beste arlo guztietan ere. Haiek aldarrikatu dute, gizonek bezala, arlo guztietan parte hartu nahi dutela. Pasa gaitezen, bada, atalez atal garatzera. (irakurri osorik)

2010-01-17

SANTA MARIA KATEDRALARI BISITA


Jakizue datorren 25ean eta 26an katedraleko sekretu guztiak ezagutzeko parada izango dugula. Goizez joan nahi izatekotan 26an 10:15ean egon beharko duzu sarreran eta arratsaldez nahiago baduzu 25ean edo 26an 17:30ean. Ezinbestekoa izango da aste honetan irakasleari jakinaraztea zein egun eta ordutegi aukeratu duzun, ezin baikara nahi beste aurkeztu abisatu gabe.