1. Antzararen bidea, 8. saioa: irakurri eta ariketak egin. 2. Aukera anitzeko testua: Errealitatea irakurtzeko beste modu bat. (24-25 or.) 2. Irakurriaren ulermena: Gezur berriak (55 or.) eta Proiektua lurperatu ezinik (56 or.) 3. Berridatzitako testua osatu: Krisialdiari aurre egiteko ez dakite zer egin. (fotokopia) 4. Testak 81-90 5. Idazlana: Izenburua "Irakurtzea" Jorratu beharreko puntuak: - Plazera nahiz beharra. - Joera desberdinak: adinaren, sexuaren... arabera? - Lehiakideak agertu zaizkio. - Etorkizuna
Datorren asteazkenean, hilak 22, goizeko 10:30ean Historia eta Filologia Fakultateko Gradu Aretoan hitzaldi interesgarria izango da. Izenburua: Oroimenaren ura Hizlaria: Iñigo Aranbarri Bere azken nobela, Zulo bat uretan, abiapuntu hartuta literatura hizpide izango duelakoan nago. Libre bazaude gerturatu zaitez. Bere jarduna entzun ondoren, ez dut zalantzarik irakurriko duzula. Dena dela, eta joaterik ez baduzu, hona hemen kritika natzuk.
Oporretan proposatzen nizuen liburuetako batek, Kirmen Uriberenak, hain zuzen ere, saria jaso du. Gehiago jakin nahi baduzue jo ezazue Berriako artikulura. Gomendagarria da, benetan. Ikus dezakezuenez, ez da nire iritzi soila, bat datoz hainbat kritikari nirekin. Dena dela, eta denok ados egon ezin garenez, hemen duzue bestelako kritika bat. Izan ere inoiz ez da erraza etxean kuttun izatea, hala dio esaera zaharrak, eta ez zaio arrazoirik falta. Animatu eta irakurri, horrela zuk zeuk erabakiko duzu nortzuekin zauden.
Hona hemen proposamen batzuk, aukera ezazu gustukoena duzuna eta ekin. Habitat Katixa Agirre Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren
eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza. Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen duen ustezko independentzia horren peskizan.
«Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik…»
Bilbao-New York-Bilbao Kirmen Uribe Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz. Elkarrizketa eta lehen atala
Ispiluaren Kalteak Edorta Jimenez
Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon-emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan.
Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak. Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak… Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena. Idazle gazteentzakoIgartza bekan akzesita lortu eta haren laguntzaz plazaratu du Irati Jimenezek bere lehen eleberri luzea, idazkera eder eta sendoz fikzioaren magia berreskuratzen diguna, maiteminduen ipuinak eta ipuinekin maitemintzea.
Zinea eta literatura. Begiaren ajeak
Harkaitz Cano
Harkaitz Canok muinetaraino sartu die bere bisturi zorrotza eta bien artean daudekeen harremanez, kontraesanez eta loturez hitz egiten digu, zorrotz eta argi, bere idazle ofizioaren talaiatik beti ere.