ir arriba

2009-01-29

ETXERAKO LANAK

1. Iban Zalduaren ipuinak irakurri
Kritikak (Oier Gillanena eta Ana Urkizarena) irakurri eta ariketa egin (35 or.)

2. Aukera anitzeko testuak:3-4 or.

3. Ulermeneko testuak: 7, 8, 9 (40-41 or.)

4. Konparaziozko berridazketak (1-7)

2009-01-21

Etxerako lanak

NORBERAK NAHI DUENEAN EGITEKOAK:
1. Blogean bertan, beherago dagoen power point batean agertzen dira taldeko ikaskideok aukeratu dituzuen margolan kuttunak. Egin idatziz 19. orrialdean (Mende berrirako ipuinak izeneko koadernotxoan) ahoz egiteko proposatzen zaizun ariketa margolanotan oinarrituta.

2. Ixiar Rozasen Korronteak ipuinaren laburpena. Egindakoan (ez aurretik) irakurri eredua (Mende berrirako ipuinak, 31 orrialdean).

3. Joseba Sarrionandia hizpide hitzaldia entzun (blogean bertan, beherago duzu, zazpi zatitan), apunteak hartu eta laburpen bat egin idatziz.

ASTELEHENERAKO edo ASTEARTERAKO

1. Aukera anitzeko testuak eta irakurriaren ulermena koadernotxoko 1,2, 36, 39 orrialdeak.
Hauek iritzi-artikuluen ordez egingo ditugu. Berriako iritzi artikuluen irakurketa asteazkenetarako utziko dugu bakarrik.

2. Joseba Sarrionandiaren ipuinak irakurri.

2009-01-18

Joseba Sarrionandia


Datorren astean Joseba Sarrionandiari buruz arituko gara. Entzun ezazu Aitzpea Azkorbebeitiak eta Gerardo Markuletak Bilbo Zaharra euskaltegian emandako hitzaldia. Har itzazu apunteak eta egizu laburpen bat. Zazpi zatitan dago youtuben, ia zuzenean egon izan bazina bezala jarraitu ahal izango duzu hitzaldia. Aurrera!






2009-01-15

ETXERAKO LANAK

1. Irakurri Ixiar Rozasen Korronteak. Konparatzeko erabiltzen dituen egiturak bilatu.
2. Mujika Iraolaren Errusieraz artikulua idatzi eta galderei erantzun.
2. Idazlana. Idatzi erreportaje kritikoa Iruña-Veleian gertatutakoari buruz. Horretarako jarraitu Heroi eroria erreportajearen egitura bera eta aprobetxatu, bertan, iruzurren inguruan, agertzen den hiztegia.
Informazioa jasotzeko jo hurrengo guneetara: ETBk jaso zuen adituen bertsioa, eta Eliseo Gilena, gainera Joseba Lakarrari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa.
4. Ez ahaztu Berriako igandeko iritzi artikuluak irakurtzea.

Beno, eta hau guztia egin ondoren ez ahaztu oso ondo pasatzea. Asteburu ona izan!!!

2009-01-09

65 orduko lanaldia

Eskolan Igor Urrutikoetxea LABeko nazioarteko idazkariari egindako elkarrizketaren pasarte bat entzuteko parada izan genuen. Zoaz, orain, Info 7ra, bertan dokumentua osorik duzu, beraz informazio gehiago jaso ahal izango duzu.
Gerta liteke mugituta egotea, izan ere eguneratzen duten heinean atzerago egongo da. Horretarako orrialdearen behe aldean, ezkerrean, "aurrekoak" dioen tokian sakatu eta atzeraka joan, hurrengo izenburua aurkitu arte:
LAB: "65 orduen zuzentarauak lan harremanetan mende bateko atzerapena ekarriko du"


2009-01-08

GEZURRA - EGIA?

Gezurrak gora eta gezurrak behera ari ginela, hara non topo egin nuen Karmele Jaiok Noticias de Alavan argitaratutako Egia izenburuko artikuluarekin. Jakina, inolako ezbairik gabe ekin nion irakurtzeari. Hemen uzten dizuet, irakurri eta gogoeta egin dezazuen. Esango didazue, gero, zer deritzozuen.

2009-01-05

GURE MARGOLAN KUTTUNENAK

Hemen dituzue zuentzat ederrenak edo interesgarrienak diren margolanak. Orain, denak ikusita, bakarrik geratzen zaigu, euren arteko konparazioak egitea. Erabili behar duguna zera da: ona, txarrra, hobea, okerragoa, onena/hoberena, okerrena, ondo /ongi, hobeto/hobeki, ondoen/ongien/hobekien... (Ikus Mende berrirako ipuinak liburuari buruzko lanketa koadernotxoan 19. orrialdean)
Egin itzazu esaldiak eta eskolara ekarri.
Talde bakoitzak bereak ditu, jakina.
Gure Margolan Kuttunak 781
View SlideShare presentation or Upload your own.

Gure margolan kuttunak 791
View SlideShare presentation or Upload your own.