ir arriba

2011-01-09

URTE BERRI ON!

Olentxero ondo portatu al da?
Neuk ere, oparitxo bat utzi nahi dizuet hemen. Alejandro Handiaren hitzak dira, ezagunak izango dituzue, agian, baina ez dago gaizki berriro gogoratzea. Nik benetan ederrak irizten dizkiet, eta datorren urterako eta jarraian etorriko diren guztietarako ere ikasgai zoragarria izan litezke.

Alejandro Handiaren hiru desioak bere hiletetarako.

Alejandro Handiak, hil aurretik hiru desio eskatu omen zituen:

1-Hilkutxa garai hartako mediku onenek eraman zezatela bizkarrean.

2-Bizitzan zehar lortu zituen altxorrak (zilar, urre, harribitxi) zabal zitzatela bere hilobira bitarteko bidean.

3-Bere eskuak hilkutxatik kanpo gera zitezela, airean kulunkan.

Jeneraletako batek, harrituta hain desio bitxiak entzun eta gero, Alejandrori galdetu omen zion zeintzuk ziren horretarako arrazoiak. Hark honela azaldu omen zion:

1- Medikurik bikainenek nire zerraldoa bizkar gainean eraman dezaten nahi dut, argi gera dadin haiek heriotzaren aurrean EZ dutela sendatzeko ahalmenik.

2–Lurra nire altxorrez beteta gera dadin nahi dut guztiek ikusi ahal dezaten munduan eskuratutako ondasun materialak munduan geratzen direla.

3–Nire eskuak airean kulunkan ibil daitezen nahi dut, jendeak ikus dezan esku hutsik gatozela eta esku hutsik alde egiten dugula, dugun altxorrik preziatuena amaitzen zaigunean, denbora, alegia.

Jarraitu zuen “ denbora da dugun altxorrik baliotsuena, mugatua baita. Diru gehiago sor dezakegu, baina ez denbora gehiago. Hiltzean ez dugu ezer materialik eramango, eramango dugun gauza bakarra bizitzan egindako ekintza onak izango dira. Pertsona bati denbora eskaintzen diogunean, gure bizitzaren zati bat ematen ari gatzaizkio. Gure denbora da inori eskaini diezaiokegun oparirik ederrena.”