2011-12-18
AUKERATU IRAKURGAIA
AGIRRE, JOSEAN: La lutte finale. Elkar 2008
ATXAGA, BERNARDO: Zazpi etxe Frantzian. Pamiela 2009
GABIRIA, JULEN: Han goitik itsasoa ikusten da. Elkar 2004
IGERABIDE, JUAN KRUZ: Hauts bihurtu zineten. Alberdania 2005
JAIO, KARMELE: Amaren eskuak. Elkar 2006
JIMENEZ, IRATI: Nora ez dakizun hori. Elkar 2009
LERTXUNDI, ANJEL: Zoaz infernura, laztana . Alberdania 2008
LOZANO, JOSEBA: Argiaren erreinua. Alberdania 2011
MUÑOZ, JOKIN: Antzararen bidea. Alberdania 2007
SCHMIT, ERIC-EMANUEL: Ibrahim jauna eta Coranaren loreak. Alberdania 2008
ZALDUA, IBAN: Euskaldun guztien aberria. Alberdania 2008
2011-10-25
ADITZAK IKASTEKO
Klikatu hemen: aditzak.com
Bestalde azalpenak entzun nahi izanez gero ere aukera duzue.
2011-05-08
ENERGIA NUKLEARRA
2011-02-16
TAULAK, ERRAZAGO IKASTEKO
Hasi berriak gara testu berridatziak jorratzen. Hori dela eta, badirudi oraindik zailtasunak ditugula ataza horiek ondo burutzeko. Hemen uzten dizuet klasean ikusitako Karmele Jaioren "Egia" artiluari egindako berridazketak taula batean sartuta, era grafikoagoan ikus ditzazuen, eta egokia irudituz gero, taula hurrengo testuetako berridazketekin osatzen jarrai dezazuen.
BESTEEN ERRESEINAK
Jakina, liburuaz egin duten ideia jaso idazlan labur-labur batean. EREDUA
2011-01-09
URTE BERRI ON!
Neuk ere, oparitxo bat utzi nahi dizuet hemen. Alejandro Handiaren hitzak dira, ezagunak izango dituzue, agian, baina ez dago gaizki berriro gogoratzea. Nik benetan ederrak irizten dizkiet, eta datorren urterako eta jarraian etorriko diren guztietarako ere ikasgai zoragarria izan litezke.
Alejandro Handiaren hiru desioak bere hiletetarako.
Alejandro Handiak, hil aurretik hiru desio eskatu omen zituen:
1-Hilkutxa garai hartako mediku onenek eraman zezatela bizkarrean.
2-Bizitzan zehar lortu zituen altxorrak (zilar, urre, harribitxi) zabal zitzatela bere hilobira bitarteko bidean.
3-Bere eskuak hilkutxatik kanpo gera zitezela, airean kulunkan.
Jeneraletako batek, harrituta hain desio bitxiak entzun eta gero, Alejandrori galdetu omen zion zeintzuk ziren horretarako arrazoiak. Hark honela azaldu omen zion:
1- Medikurik bikainenek nire zerraldoa bizkar gainean eraman dezaten nahi dut, argi gera dadin haiek heriotzaren aurrean EZ dutela sendatzeko ahalmenik.
2–Lurra nire altxorrez beteta gera dadin nahi dut guztiek ikusi ahal dezaten munduan eskuratutako ondasun materialak munduan geratzen direla.
3–Nire eskuak airean kulunkan ibil daitezen nahi dut, jendeak ikus dezan esku hutsik gatozela eta esku hutsik alde egiten dugula, dugun altxorrik preziatuena amaitzen zaigunean, denbora, alegia.
Jarraitu zuen “ denbora da dugun altxorrik baliotsuena, mugatua baita. Diru gehiago sor dezakegu, baina ez denbora gehiago. Hiltzean ez dugu ezer materialik eramango, eramango dugun gauza bakarra bizitzan egindako ekintza onak izango dira. Pertsona bati denbora eskaintzen diogunean, gure bizitzaren zati bat ematen ari gatzaizkio. Gure denbora da inori eskaini diezaiokegun oparirik ederrena.”
