ir arriba

2010-11-23

EZ UMERIK JO- LEHEN ADIBIDEA HOBETZEKO PROPOSAMENAK


Apunteetako 10. orrialdeko 1. adibideari egindako zuzenketa proposamen batzuk dituzue hauek, gelan ikusi genituenak. Baina zuetako batzuek eskatuta hemen jartzea erabaki dut .
Kontuan izan xedea, ezer baino lehen, ulergarria izatea dela; jende asko, tartean jakintsu, sasijakintsu edo beren burua jakituntzat duten zenbait, ideiak gero eta ilunago adierazten saiatzen diren arren.

2010-11-21

LIBURUAREN ERRESEINA

Erreseina egiteko agian ondo etorriko zaizkizue hemen utzi dizkizuedan apunte eta adibideok.

HAREN-BERAREN-BERE

Nahasmendua argitze aldera utzi dizkizuet apunteok, batek baino gehiagok kontrakoa iritziko badio ere.

2010-11-17

TXOSTENA: gizonezko eta emakumezko literatura

Zuetako batzuek eskatuta hemen duzue klasean gai honen inguruan landutako unitatea. Bertan lau testuak eta txostena egiteko baliabide batzuk ere aurkituko dituzue.

2010-11-14

AHOZKOTASUNA

Gelan sarri aipatu izan dugu ahozkotasunaren garrantzia, baita erregistroak bereizi beharra ere. Hori ilustratze aldera hemen duzue Joxerra Garziak 2008an Getxo Linguaen emandako hitzaldi baten pasarte bat. 15 minutu baino ez ditu, ikus ezazue eta emango didazue zuen iritzia.


2010-11-11

ZER IRAKURRI?

Ipuin antologia berrargitaratzen duten bitartean aukera ezazu hohano zerrenda honetako liburu bat, irakurri eta erreseina prestatu. Hori guztia egiteko Eguberrietako oporretatik bueltan etorri arteko tartea duzu. Ondo aukeratu eta gozatu!!!
Istorioaren nondik norakoak edo liburuaren beste ezaugarriren bat ezagutu nahi izanez gero, erraza duzue, google bilatzailean izenburua idaztea baino ez duzue, eta informazio guztia eskura izango duzue.

2010-11-08

GIZONEZKO LITERATURA VERSUS EMAKUMEZKO LITERATURA?

Aurreko astean Arantxa Iturberen ipuin pare bat irakurri genuen eta oraingo honetan Iban Zalduaren beste pare bat. Ipuin horiek aintzat hartuta, zuek esango zenukete izenburukoa bezalako bereizketarik egiterik badagoela?
Urrian Berriak astero argitaratzen duen "Hirudia" literaturari buruzko iritzi-zutabean gai honi buruzko tira-bira antzeko bat sortu zen zutabe hori sinatzen duten hiru artikulugileen artean, Irati Jimenez, Iratxe Retolaza eta Iban Zalduaren artean alegia.

Atalka utziko dizuet hemen, argitaratu ziren ordenan: 1, 2, 3, 4, 5, 6.

Datorren astean gelara eramango dugunez gaia, agian ondo etorriko zaizue irakurtzea, gogoeta egiten laguntzeko, eta nor bere ideiak eta argudioak argi dituela iritsi dadin sortu nahi dugun solasaldira.

2010-11-03

ZARATA. Sarrera motak eta tesiak.

Idazlanari buruzko hainbat iruzkin aurkituko dituzu hemen sakatuz gero.

ARAZOAREN 8/9RAKO IPUINAK

Libururik gabe jarraitzen duzuenez hainbatek, liburuko ordenari jarraitu beharrean, azken ipuinetarainoko jauzia egingo dugu eta Iban Zalduarenak irakurriko ditugu. Hemen osorik dauzkazue.
Ea datorren asterako lortzen dugun denok izatea.