Ikasturte berriari ekin diogu, udazkenean sartu berri gara, baina oraindik ez dugu uda erabat ahaztu. Ondoko hau duzue nik oporretan ezagutu dudan paraje zoragarri bat.
Bestalde, blogean lehen aldiz sartu zaretenoi, bertan ikur gisa jarrita dugun eguzkilore galantari errepara diezaiozuela eskatu behar dizuet. Gure mendietako lore eder hau gerturatu nahi izan dugu leiho birtual honetara, eta aldi berean, ikasgelara ere, gure baikortasuna ernetzen lagun diezagun eta asmo eta gogo txar guztiak uxatzen.
Hemen utziko dizkizuet gelan aipatutako estrategiak eta Hizkuntzen Portfoliaren Biografiaren atala, ikasturtean zehar beti gogoan izan dezazuen.
IDAZLANA. Dakizkizuen hizkuntzen ikasketen prozesua eta izandako gorabeherak kontatu, baita ikastera bultzatu zintuzten arrazoiak ere azaldu.
Hemen uzten dizuet, bestalde, aurkezpen formala egiten lagun diezazuekeen eredua.
