ir arriba

2009-05-22

BERRIKUSI, BERRIKUSI ,BERRIKUSI

Ziur naiz azterketarako "jota fuego" ikasten ari zaretela. Hemen uzten dizkizuet, azken hilabeteetan egin ditugun berridazketa guztien "antologia" bat, berrikus ditzazuen. Berridazketa itemak. Eta amaitutakoan zuzenketak ondo egin dituzuen konprobatzeko.

Gogoratu oso garrantzitsua dela ikasturtean zehar burututako idazlan guztiak berrirakurtzea, norberaren hutsegiteei errepatzea, eta horiek gogoan izatea azterketa egunean. Berrirakurri idazlana azterketa entregatu aurretik!!!

Euskaraz aritu inguruko lagun euskaldun guztiekin, zurrupatu, xurgatu... azken finean horretarako daude lagunak, ezta? Aurrerago harro sentituko dira eurei esker gainditu duzuela sinetsita biziko baitira. Ez ukatu ezer, ez muzinik egin... sinetsi dezatela, - zeuen artean barre batean lehertzen bazarete ere- merezi du lagunei zoriontasun une bat eskaintzea. Ez deritzozue ederra ?


EUTSI GOIARI!!! AZKEN TXANPAN GAUDE ETA!!!

2009-05-18

MARIO BENEDETTI HIL ZAIGU

Ezohikoa bada ere gure blogean, gaurkoan gaztelaniaz idatzitako poema eder bat utziko dizuet, nik zinez maite dudana. Adore faltan nagoen bakoitzean, berrirakurtzen dut eta Benedettik Utopiak badirela sinetsarazten dit. Hemen duzue, ea gustuko duzuen:

" Utopías "
Mario Benedetti


Cómo voy a creer / dijo el fulano
que el mundo se quedó sin utopías

Cómo voy a creer
que la esperanza es un olvido
o que el placer una tristeza

Cómo voy a creer / dijo el fulano
que el universo es una ruina
aunque lo sea
o que la muerte es el silencio
aunque lo sea

Cómo voy a creer
que el horizonte es frontera
que el mar es nadie
que la noche es nada

Cómo voy a creer / dijo el fulano
que tu cuerpo mengana
no es algo más de lo que palpo
o que tu amor
ese remoto amor que me destinas
no es el desnudo de tus ojos
la parsimonia de tus manos

Cómo no voy a creer / mengana austral
que sos tan sólo lo que miro
acaricio o penetro

Cómo voy a creer / dijo el fulano
que la utopía ya no existe
si vos / mengana dulce
osada / eterna
si vos / sos mi utopía




2009-05-14

ASTEBURURAKOAK

0. Ekarri artikulu labur bat mintza-praktika egiteko klasean. Zeuk aukeratu gaia. Ez prestatu etxean.
1. Osatzeko testua: Diru zakarrak bihotzik ez du. (Fotokopia eskolan)
2. Aukera anitzeko testuak:
- Gizakia desagertuko balitz (30-31 or.)
- Amazigh euskaldun bat (32-33 or.)
3. Ulermeneko testuak:
- Esperantza (61-62 or.)
- Lehia bila (62-63 or.)
4. Testak bukatu

5. Idazlana:
gaia: KLIMA ALDAKETA
Garatu beharreko puntuak:
- Egoera
- Zergatiak
- Ondorioak
- Irtenbideak

2009-05-07

ASTEBURUAN EGITEKO

1. Aukera anitzeko testua: Gizakia desagertuko balitz (28-29 or.)
2. Berridatzitako testua osatu: Udazkenaren tronuan (Kopia klasean jaso beharra dago)
3. Idazlana:

Gaia: OPORRAK

Jorratu beharreko puntuak:
- Langileen lorpen galanta.
- Oporrak= norabait alde egin?
- Atsedenaldi ala estresagarri?
- Batzuen diru-iturri, besteen xahubide.