ir arriba

2013-11-09

HORIEK GORRIAK IKUSIAK DIRA

Azalpenak eta beste adibide batzuk ikusteko sakatu: azalpenak

2012-11-01

HITZ ELKARTUAK

Asko dira hitz elkartuek eragiten dizkiguten buruhausteak, noiz jarri marra, noiz ez, noiz idatzi lotuta, noiz bereizirik. Hori guztia argitze aldera hona hemen Euskaltzaindiaren 25. araua. Bukaeran laburpena aurkituko duzue. Ez dakizuela astunegi gerta.

2011-12-18

AUKERATU IRAKURGAIA

Otsailaren erditik aurrera eleberri bat irakurri, horren erreseina idatziz egin eta gero ikaskideen aurrean berari buruzko iritzia emateko parada izango duzue. Hurrengo liburuek (idazlea aintzat hartuta, alfabetikoki ordenatuta) osatzen dute guk egiten dizuegun proposamena. Haiei buruzko informazioa eta jaso zituzten / dituzten kritikak ezagutu nahi badituzue jo helbide honetara eta gero sakatu "kritika guztiak", hor argitalpenaren urtean sakatu eta nahi beste aurkituko dituzu.
AGIRRE, JOSEAN: La lutte finale. Elkar 2008
ATXAGA, BERNARDO: Zazpi etxe Frantzian. Pamiela 2009
GABIRIA, JULEN: Han goitik itsasoa ikusten da. Elkar 2004
IGERABIDE, JUAN KRUZ: Hauts bihurtu zineten. Alberdania 2005
JAIO, KARMELE: Amaren eskuak. Elkar 2006
JIMENEZ, IRATI: Nora ez dakizun hori. Elkar 2009
LERTXUNDI, ANJEL: Zoaz infernura, laztana . Alberdania 2008
LOZANO, JOSEBA: Argiaren erreinua. Alberdania 2011
MUÑOZ, JOKIN: Antzararen bidea. Alberdania 2007
SCHMIT, ERIC-EMANUEL: Ibrahim jauna eta Coranaren loreak. Alberdania 2008
ZALDUA, IBAN: Euskaldun guztien aberria. Alberdania 2008

2011-10-25

ADITZAK IKASTEKO

Aditzek buruhausteak sortzen badizkizuete sartu web-orri honetan eta probatu.
Klikatu hemen: aditzak.com



Bestalde azalpenak entzun nahi izanez gero ere aukera duzue.

2011-05-08

ENERGIA NUKLEARRA

Fukushimako zentraleko gertakariak berriro ireki du energien auzia mota batzuen eta bestelakoen alde eta aurka agertzen direnen artean. Aste honetan hizpide izango dugunez gelan, hemen duzue artikulu bat elkarrizketarako jantzita egoteko parada izan dezazuen. Zenbat jende gaixotu eta hilko du Fukushimak? du izenburu artikuluak, eta Pello Zubiria da egilea. Edo Arrisku nuklearraren mapa, Ana Galarragarena.

2011-02-16

TAULAK, ERRAZAGO IKASTEKO

Oso inportantea da ikasten ikastea. Grafikoak edo taulak osatzea, azpimarratzea, neurri edo kolore ezberdinetako hizkiak erabiltzea, fitxak egitea... zinez baliogarri gertatzen zaigu.
Hasi berriak gara testu berridatziak jorratzen. Hori dela eta, badirudi oraindik zailtasunak ditugula ataza horiek ondo burutzeko. Hemen uzten dizuet klasean ikusitako Karmele Jaioren "Egia" artiluari egindako berridazketak taula batean sartuta, era grafikoagoan ikus ditzazuen, eta egokia irudituz gero, taula hurrengo testuetako berridazketekin osatzen jarrai dezazuen.

BESTEEN ERRESEINAK

Liburua irakurri dugu, eta orain zer? Gurekin batera irakurri dutenekin solasalditxo bat izango dugu. Horrekin batera irakurri ez dutenei gure erreseinaren nondik norakoak jakinaraziko dizkiegu. Baina azken hauek, entzuleek, ere zerbait egin beharko dute, ezta?
Jakina, liburuaz egin duten ideia jaso idazlan labur-labur batean. EREDUA